SOS 112

Hirritarren Arretarako linea: 010. Bilbori buruzko informazio osoa. Beste herrialde batzuetara deitzeko, 00 markatu, eta gero herrialdeari dagokion kodea.

 MERKATARITZA ORDUTEGIA

Jatorduak
Jatorduen ohiko ordutegia honako hau da: Gosaria: 8:00 – 10:00
Bazkaria: 13:30 – 15:30
Afaria: 21:00 – 23:00
Bankuak eta aurrezki-kutxak Astelehenetik ostiralera: 8:30 – 14:00

Larunbata: 9:00 – 13:00

Merkataritzako ordutegiak
Dendak astelehenetik larunbatera egoten dira irekita, 10:00etatik 13:30/14:00ra eta 17:00etatik 20:00etara. Igandeetan itxita egoten dira.
Saltoki handiek, merkataritza-zentroek eta denda handi batzuek eguerdian ere zabaltzen dute, eta 21:00ak arte.
Hiriko saltoki handiak: El Corte Inglés, Kale Nagusiko 9. zenbakian eta 20. zenbakian (musika, liburuak, elektronika).

LURPEKO GARRAIOA: Metro Bilbao

Bilboko metroak 3 linea ditu. Zerbitzuak daude 6:00etatik 23:00etara, 6 minutuko maiztasunarekin edo, egunaren puntako orduetan, are maizago. Igande eta jaiegunetan, hamar minutu daude zerbitzuen artean. Halaber, ostiraletan gaueko zerbitzua ere eskaintzen da, 02:00ak arte, eta larunbatetan gau osoan.

TRANBIA

Astelehenetik ostiralera: 6:30etik 23:45era

TAXIAK

Radio taxi – 944 448 888
Tele taxi – 944 102 121
Taxi nervion – 944 269 026

BILBON APARKATZEA

Bilboko kaleko aparkalekuak mugatuta daude, zona bakoitza adierazten duten kolore desberdinekin. Zona bakoitzak bere denbora-muga eta bere aparkatzeko tarifak ditu. Bila itzazu OTA/TAO dioten kartelak. Euskalduna Jauregiak lurpeko aparkaleku bat du.

HIZKUNTZA

Euskadik bi hizkuntza ofizial ditu: Euskara eta gaztelania. Errepide, aireportu, institutu ofizial eta kaleetako seinaleztapen gehiena elebiduna da.

Hemen aurkituko dituzu euskarazko eta gaztelaniazko hitz eta esaldi arrunt batzuk:

Egun on Buenos días Good morning
Gabon Buenas noches Good night
Kaixo Hola Hello
Agur Adios Goodbye
Mesedez Por favor Please
Eskerrik asko Muchas gracias Thank you
Ongi etorri Bienvenido Welcome
Sarrera Entrada Entrance
Irteera Salida Exit
Gaur Hoy Today
Bihar Mañana Tomorrow
Jatetxe Restaurante Restaurant
Ura Agua Water
Ardoa Vino Wine
Garagardoa Cerveza Beer
Sagardoa Sidra Cider