EZAGUTZA ETA TALENTUAREN EKOSISTEMA BERRITZAILE BAT

1985ean inauguratua, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea Estatuan sortutako lehenengo parkea izan zen. 35 urte geroago, erreferente bihurtu da bai Euskadin eta bai nazioartean.

Berrikuntzako ekosistema bat, ezagutza zientifiko-teknologikoaren eragile sortzaileak, lehiakortasunaren bitarteko eragileak, enpresak eta start-up teknologikoak biltzen dituena, ingurune hobezin bihurtzen dena sorkuntzarako eta enpresa-garapenerako.

ENPRESEN, UNIBERTSITATEAREN ETA INSTITUZIOEN ARTEKO LOTUNE BAT

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak lotune gisa funtzionatzen du enpresen, unibertsitatearen eta instituzioen artean, enpresei haztea eta sendotzea ahalbidetzen dieten tresnak eskuratzeko bidea eskainiz.

Unibertsitateek, Teknologia Zentroek, Ikerketa Kooperatiboko Zentroek, Oinarrizko ikerketa-zentroek, Klusterrek eta Enpresa-elkarteek, Fabrikazio aurreratuko zentroek eta talentuari laguntzeko zentroek, eskura dauden azpiegitura zientifiko-teknologikoekin eta enpresekin batera, berrikuntza sortzeko komunitate aberats bat osatzen dute.

Jakin ezazu gehiago Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeaz, hemen.

EUSKADIKO TEKNOLOGIA PARKEEN SAREA

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Arabako Teknologia Parkeak eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea osatzen dute

Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea hainbat sektoretako (Biozientziak, Energia, EIKT, I+D, Ingeniaritzak) 580 enpresa eta erakundez , eta kualifikazio handiko 19.472 pertsonez osatuta dago; horietatik, 6.170 I+G jarduerak soilik egiten dituzte.

580 enpresa horiek Euskadin erregistratutako enpresen % 0,9 dira, eta Euskadiko I+G gastu osoaren % 38 osatzen dute.

Bere konpromisoen artean, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak hazkundea eta berrikuntza bultzatzeko lan egiten du, beti ere ingurumena errespetatuz. Horregatik, Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat etorriz, bere Jasangarritasun, Mugikortasun eta Irisgarritasun Unibertsaleko plan propioak sustatu ditu, lan-ingurune jasangarriagoak eta efizienteagoak eraikitzen laguntzeko, eta enpresei laguntzen die berrikuntza jasangarrira zuzendutako urratsak hasten eta egiten.

Horrez gain, modu berezian lan egiten du ezagutza teknologikoa gizartera hurbiltzeko, eta emakumearen rola bistaratu eta bultzatzen du zientzia eta teknologiaren alorretan.