Hasierako konferentzia

CRISTINA MONGE

Politologoa da eta Zaragozako Unibertsitateko doktorea. Bere interes-arloak jasangarritasuna eta kalitate demokratikoa dira eta, bereziki, trantsizio ekologikorako gobernantza. Izan ere, gai hori lantzen du Globernance, BC3 eta itdUPM bezalako ikerketa-zentroetan, baita Ecodesen eta Renovables Fundazioaren aholkulari gisa.

Cristina Monge

Carlos Mataix

CARLOS MATAIX

Antolakuntzaren Ingeniaritza Saileko irakasle titularra da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan; irakaslea da Garapenerako Estrategien eta Teknologien Masterrean eta unibertsitate bereko Giza Garapenerako Teknologia-berrikuntzako Zentroko zuzendaria (itdUPM). Ingeniería Sin Fronterasen sortzaileetako bat da eta Espainiako Garapenerako GKEen Koordinatzailearen presidenteordea izan da.

Mahai-ingurua – GJHen integrazioa: enpresa-esperientziak

Moderatzailea:

LEYRE MADARIAGA

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Business Schoolean eta Europako Ikasketen Graduondokoa egin zuen Lovainako Unibertsitate katolikoan. Hala, bere esperientzia profesional guztia nazioarteko harremanetara zuzenduta egon da, bereziki, osagai teknologiko altua duten zerbitzuen merkaturatzera.

Leyre Madariaga
Marco Zurita

MARCO ZURITA

Marketin eta Garapen arduraduna Espainiako Nazio Batuen Munduko Itunean. Lizentziatua da Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan eta marketinean espezializatuta dago. 2011tik, Espainiako Nazio Batuen Munduko Itunaren taldeko kide da. Marketin Sailaren barruan, harremanak koordinatzen eta kudeatzen ditu sinatzaileekin eta ekimeneko interesdun guztiekin; erakartzeko estrategiak egin eta egikaritzen ditu eta marketineko ekintza-planaz arduratzen da.

HELENA ORELLA

Bolton Foodeko Garapen Jasangarriko arduraduna Politika-zientzietan lizentziatu zen. Nazio Batuen Sistemara atxikitako erakundeetan lan egin zuen 18 urtez: UNESCO Panamá; Euskal Herriko UNESCO Zentroa eta UNICEFen Espainiako Batzordea, nazioarteko lankidetza-proiektuak koordinatuz eta erakunde-harremanak zein aliantza publiko-pribatuak kudeatuz. 2018an, Bolton Groupeko Arrain-kontserben Unitatea den Bolton Food Italiako multinazionalaren taldera gehitu zen, zehazki, Jasangarritasunerako arduradun gisa.

Jose Luis Fragueiro

JOSE LUIS FRAGUEIRO

ZIV Aplikazioen eta Teknologiaren Kalitate, Ingurumen eta
Prebentzioko zuzendaria.
Industria Ingeniaritzan lizentziaduna Bilboko ETSIIT enpresan, eta MBA Exive ESEUNE enpresan. Bere ibilbide profesionala ZIVrekin lotuta dago 1993an hasi zenetik, non kargu garrantzitsuak izan dituen Ingeniaritza eta Kalitate arloetan. Gaur egun, saila maila globalean zuzentzen du eta ZIV taldeko Zuzendaritza Batzordeko kide da.

GJHen integrazioan erreferentea den
Nazioarteko Parkea

ARNE HANSSON

Ideon Openeko CEO. Enpresen Administrazioan Lizentziatu zen undeko Unibertsitatean, eta kudeaketa Estrategikoan espezializatu zen. 20 urte baino gehiagoko esperientzia nazioarteko negozioetan, Mars Inc, Ericsson eta Sony-ko lidergo-postuetan. Sortzen ari den WalkMeHome enpresaren sortzailea eta CEO, anbizio eta irismen globalekin. Terranet startup teknologikoko batzordeko kidea. Lider sutsua, berrikuntza jasangarria eta enpresa-espiritua ardatz dituena. Gaur egun, Ideon Open ardurapean dago, Suediako Lund hirian dagoen Ideon Science Parkeko funtsezko osagaietako bat.

Arne Hansson
Anna Taussi

ANNA TAUSSI

Berrikuntzan aditua Suediako UNOPS S3i Berrikuntza Zentroan. SDG Berrikuntza Komunitatearekin lotutako jardueretan ari da lanean, kideei benetako eragina lortzen laguntzeko. Marketin globalaren esparruko inpaktu-komunikazioetan eta enpresa-garapenean du esperientzia. Danimarkara joan aurretik, Annak ikerketa bat egin zuen Txinako teknologia garbiei buruz Finlandiako Kanpo Harremanetarako Ministerioarekin. Annak MSocSc bat du Copenhagen Business School-en, Enpresa Prozesu Sortzaileen Kudeaketan espezializatua, eta Nazioarteko Ekonomia eta Negozioetan lizentziatura bat Turkuko Unibertsitatean.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko esperientzia

AITOR ELORDUY

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen Antolaketa eta Kontratazio arduraduna. Ekonomiaren Zuzenbidean Lizentziatua Bilboko Deustuko Unibertsitatean. 2016an sartu zen Parkeen Sareko taldean, gaur egun beraren Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eta inplikatuta dago 2030 Agendaren hedakuntzan eta agenda hori erakundearen estrategian integratzeko lanean.

Aitor Elorduy
Nagore Lago

NAGORE LAGO

Bizkaiko Teknologia Parkeko Arduradun Ekonomiko-Finantzarioa. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, finantzen espezialitatearekin, eta Kontuen Auditoriako Masterra. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko taldearen partaidea da 2018az geroztik. Beraren interes-arloak dira kontabilitate soziala, batez ere balioaren monetizazioa inpaktu soziala neurtzeko, eta jasangarritasuna.

Itxierako konferentzia

JOSU JON IMAZ

REPSOLeko kontseilari delegatua (CEO). Repsolen eraldaketa-prozesuaren buru izan da. Gaur egun, Repsol energia anitzeko konpainia global gisa finkatuta dago; horrez gain, eragile nabarmena da Espainiako argiaren eta gasaren merkatuan; mugikortasunerako konponbide jasangarrien garapenaren aurrealdean dago eta Europako finketa-sistemarik eraginkorrenetariko bat dauka. Donostiako Kimika Zientzien Fakultatean lizentziatu zen eta karrera-amaierako aparteko saria eman zioten. Gainera, ikertzaile bisitaria izan zen Estatu Batuetako Harvard Kennedy Schoolen. Bere karrera profesionalari ekin zion ikerketaren eremuan; hain zuzen ere, INASMET Ikerketa-zentroak Nanteseko CETIM zentro teknologiko frantsesera bidali zuen. Horrekin batera, energiaren munduarekin lotutako industria-proiektuen (Mondragon Taldea) eta enpresa-proiektuen sustapenean lan egin zuen hasieran.

Josu Jon Imaz