ZER EGIN

Bilboko plano turistikoa
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/es/planos

Zer ikusi

Bilbo mundu mailan hirigintza-eraldaketaren eredu den hiri bat da, eta aparta eta berezi egiten duten kultura bat eta hainbat ezaugarri gordetzen ditu.
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/es/turistas

Non jan

Bilbok bere bisitari askorengan uzten duen oroitzapenik onena, hiriko jatetxeren baten mahaian esertzen direnean bizi duten plazer paregabearen uneekin lotuta dago.
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/es/restaurantes

Erosketak

Gure bizitza gozogintzarik onenarekin eztitzea, azken modaren arabera janztea, teknologiarik onena eskuratzea, antigoaleko gauzak erostea…
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/es/espacio-gran-via

Deskarga itzazu gure gidak

Bisita itzazu ibilbiderik onenak autoz eta garraio publikoz, goza ezazu tokiko gastronomiarik onenaz, eman ezazu arratsalde bat erosketak egiten, ezagutu ezazu gure kultura, edo gure parke natural eta hondartzetan deskonektatu. 
https://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/es/descarga-tu-folleto

 

NOLA IRITSI ETA NOLA MUGITU HIRITIK

Hegazkinez

Loiuko Aireportua
Espainiako aire-konpainia batzuez gain (horien artean Iberia), Bilboko aireportuak Lufthansa, Air France, Air Berlin, Ryanair eta beste konpainia batzuen hegaldiak hartzen ditu, eta baditu zuzeneko hegaldiak zenbait gune neuralgikotatik, hala nola Madril, Frankfurt, Munich, Paris, Londres eta Bruselatik, eta beste espainiar hiri askotatik ere bai.

Autobusez

Bizkaibusen linea: A3247 Bilbo-Aireportua
Autobusak egunero funtzionatzen du, 6:00etatik gauerdira arte, 20 minututik behin. Aireportuko heldueren mailatik abiatzen da eta Bilboko Autobusen Geltoki Intermodalarekin konektatzen du. Bezeroen arretarako zerbitzua eta txarteldegia heldueren solairuan daude. Autobus honek hiru geraleku ditu hirigunean: Errekalde Zumarkaleko 14. zenbakian, Moyua Plazan, eta Kale Nagusiko 74. zenbakian (azken hori da Batzar Jauregitik hurbilen dagoena).
Informazio gehiago eta tarifak:
https://www.aena.es/es/bilbao/como-llegar/autobus.html
https://web.bizkaia.eus/es/web/bizkaibus/mapa-de-lineas

Trenez

Bilbora trenbide sare mardul bat iristen da, eta, hortaz, lurreko garraioa aukera ona da bertara joateko.

Bilbo-Abando geltokia (Iparraldeko Geltokia)
Plaza Biribila, 2, 48001 – Bilbo
Aldiriko lineak: C1, C2 and C3
Metroaren lineak: 1/2
Tranbia: A

Taxia

Taxiaren Eskuinaldeko Federazioaren taxiek 24 orduetan operatzen dute Bilboko Aireportuan, egun guztietan. Taxi bat erreserbatu dezakezu aldez aurretik, telefonoz edo webguneko formularioaren bitartez.

Tarifak ezagutzeko eta erreserbak egiteko, klikatu hemen.

Oharra: Aireportutik hiriko erdigunera doazen bidaien prezioa 21 eta 26 euro bitartekoa da, gutxi gorabehera.

Oharra:
•Parte-hartzaileek euren bidaia kudeatzeaz arduratu behar dute, kostuak barne sartuta.
Ez da lekualdatze zerbitzurik egongo.
• Bilboren kokagune geografikoak gune neuralgiko bihurtzen du aireko eta lurreko garraiorako, eta oso lotura onak ditu Espainiako gainerako lekuekin eta Europarekin.

Hiritik mugitzea

Hiriaren izaera trinkoak areagotzen du, zalantzarik gabe, Bilboren xarma. Hiritik mugitzea erraza da, eta gainera esperientzia eroso eta atsegina da, garraio-sare moderno eta jasangarriari esker.

Munduko metro-sare onenetako batek eta maiztasun handiko autobus, tren eta tranbiek aitortza zabala duen garraio-eskaintza bat osatzen dute. Sare honek kostaldearekin eta ingurumariarekin lortzen ditu Bilboko gune nagusiak.

Beraren tamainak paseatzera animatzen ditu oinezkoak, edota bizikletaz ibiltzera, eta horrela mugitzean hiriko eraikinen eta paisaiaren bistaz gozatzen dute.

Informazio gehiago